Egipto

Egiptoko Polizia oldartuta hogei errefuxiatu sudandar hil dira Kairon

Sudango milaka errefuxiatuk manifestazioa egin due Kairon. Egiptoko Polizia gogor oldartu zaie manifesariei, eta hogei sudandar hil eta 30 inguru zauritu dira. Egiptoko Barne Ministerioak emandako azalpenen arabera, manifestarien artean jende-oldea izan da eta horrek eragin ditu hildakoak eta zaurituak. Egiptoko giza eskubideen aldeko elkarte baten arabera, ordea, Poliziaren oldartze gogorraren ondorioz hil dira

2005eko abenduaren 30a
17:39
Entzun
Sudandarrak Kairoko auzo aberats baten kanpatuta zeuden eta protesta egiten ari ziren beste herrialde batera lekualdatu ditzaten eskatzeko. Gainera ACNUR Nazio Batuen Erakundeko Errefuxiatuen Laguntzarako Agentzian jasandako tratua ere salatu nahi zuten.

ACNURek sudandarrei laguntza gehiago emateko prest dagoela azaldu du. Hala ere, guztiak beste herrialde batera eraman ahal izatea ia ezinezkoa dela azaldu du. Milaka sudandar Egipton daude euren herrialdean bizi duten gatazkatik ihes egin ostean.

Lekukoen arabera, lau mila polizia inguru aritu dira manifestazioa sakabanatzen, eta gogor egin diete aurre manifestariei: presio handiko ur zorrotadekin eta makilkadaka bota dituzte atzera. Egiptoko Giza Eskubideen Aldeko Elkarteak gogor salatu du Poliziaren jarduna: jazotakoa "krimena" izan dela agertu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.