Bahitutako sei egiptoarrek Raqna telefono mugikoten enpresan egiten zuten lan.
Bi italiarrak irailaren 7an bahitu zituzten, eta haien askatasunaren truke preso dauden emakume irakiarrak askatzeko eskatu zuten.
Iraken okupazioa
Egiptoko sei ingeniari eta lau irakiar bahitu dituzte Bagdaden
Bahitutako bi italiar emakumeekin gertatu denaren esperoan, bahiketa gehiagoren berri eman dute gaur Irakeko Barne Ministeriotik. Sei egipziar eta lau irakiar bahitu zituzten asteazkenetik ostegunera bitartean. Bien bitartean, Italian ezinegona da nagusi. Izan ere, bahitutako bi italiarrak hil zituztela esan zuten atzo bi taldek, baina informazio hori baieztatu gabe dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu