Egiptori, hainbat adierazpen

2013ko uztailaren 4a
14:53
Entzun

EBk militarrei eskatu die Mursiren eskubideak errespetatzeko. Era berean, militarrek politikan esku hartu izana gaitzetsi du, eta hauteskundeetara deitzeko esan dio. Ez du argitu, ordea, Egipton gertatutakoa estatu kolpe kontsideratzen duen ala ez.

EB ez da adierazpenak egin dituen bakarra: Txina, Errusia, Turkia, Frantzia, Alemania, Espainia, Jordania eta HRWek ere hitz egin dute, besteak beste. Denek bortizkeria alde batera utzi eta elkarrizketari heltzeko eskatu dute, Jordaniak izan ezik, presidente berria zoriondu baitu.

Errusiak indar politiko guztiei hitz egin die, “interes nazionalen alde” egiteko. Frantziak trantsizioaren ondoren hauteskundeak bete ditzala eskatu du. Alemaniak gertatutakoa “demokraziaren atzerapausoa” izan dela adierazi, eta pertsekuzio politikoa eta atxiloketak gatzetsi ditu. Eskari berbera egin du HRWk.

Turkiak gertatutakoa “onartezina” dela ziurtatu, eta Mursik “hauteskundeak irabazi” zituela gogora ekarri du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.