Egoera aldatu ezean, egarri greba hasiko dute Lacroixek eta Errastik

Lacroix bakartua dutela salatzeko, gose greban dira biak; Frantziako espetxeetan protesta hedatzen ari da

Erredakzioa
2012ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Gradignan-eko espetxean bakarturik daukatela salatzeko, gose greban da Naia Lacroix Senpereko gaztea maiatzaren 14az geroztik. Harekiko elkartasunez, Zuhaitz Errasti ere protesta bera egiten ari da. Lacroixen bakartze egoera aldatzen ez bada eta ez badute euskal preso politikoekin jartzen, bihar egarri greba abiatuko dutela abisu eman dute bi presoek.

Ez hori bakarrik. Otsailaren 7an «higiezin interesen aurkako atentatu saioa» egin izana leporatuta Lacroix atxilotzeak kalean protesta asko eragin zituen bezala, orain, espetxean jasaten ari den egoerak ere mobilizazio asko eragin ditu bai kalean, bai espetxean.

Lannemezan, Fresnes, Sante

Lannemezan espetxean dituzten euskal presoek protesta iraunkorra abiatu zuten atzo. Lacroix eta Errastirekiko elkartasunez, bazkaria errefusatzen ari dira. Herrira mugimenduak jakinarazi duenez, Frantziako gainerako kartzeletara ere hedatzen ari da salaketa. Fresnes, Villepint eta La Sante-n dituzten euskal presoek barauak egiteari ekin diete. Txandaka egingo dituzte horiek gose grebak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.