politika

"Egoera antidemokratikoa kudeatzea" irtenbidea oztopatzea dela esan du Otegik

"Egoera antidemokratikoa" gestionatzea gatazkaren irtenbideari oztopoak jartzea dela esan die Batasunako bozeramaile Arnaldo Otegik EAJ, EA, IU-EB eta Aralarri. Espainiako Epaile Baltasar Garzonen aginduz Ertzaintzak orain bi urte Batasunaren Hego Euskal Herriko egoitzak itxi izana salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur Bilbon, eta bi urte geroago ere "Batasuna izaten eta Batasuna bezala jokatzen" jarraitzen dutela azpimarratu du.

2004ko abuztuaren 27a
14:02
Entzun
Instituzioetan "herritarren borondatzea" ordezkatzen ez den Europako herri bakarra Euskal Herria dela salatu du Otegik. Hala, egoera "antidemokratiko" hori gestionatzea posible dela uste duten alderdiak salatu ditu, eta bide horrek konponbidea oztopatu besterik ez duela egiten gaineratu du.

Batasunak legez kanporatze estrategia "gainditu" egin duela esandu Otegik, izan ere, azaldu duenez, "Batasuna izaten eta Batasuna bezala jokatzen" jarraitzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.