Nafarroako Gobernuaren osaketaren inguruan sortu diren gorabeherak aztertzeko bilera berezia eskatuz agiria sinatu dute PSNko eskualde batzordeko 52 kidek. Horrenbestez, eskualde batzordearen bilera berezia behartzeko adinako indarra bildu dutela nabarmendu du Jose Luis Uriz militante sozialistak, eskualde batzordeko kideen %20en adostasuna behar baita.
Besteak beste, Juan Jose Lizarbe PSNko idazkari nagusi ohia, Helena Berruezo PSOEko batzorde federaleko kidea eta zenbait parlamentari daude sinatzaileen artean.
Nolanahi ere, agiri hori sinatu dutenen artean PSNko egungo zuzendaritzak hartu duen bidearekin ados daudenak ere badirela agertu du Urizek, eta eskaeraren helburua eztabaida gauzatzea dela.
Nafarroako Gobernuaren osaketa
Egoera aztertzeko batzarra eskatu dute PSNko eskualde batzordeko 52 kidek
Juan Jose Lizarbe Nafarroako sozialisten idazkari nagusi ohia eta Helena Berruezo PSOEko batzorde federaleko kidea daude sinatzaileen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu