Espetxeratzeko agindua eman dute Egoitz Urrutikoetxearen kontra. Joan den asteartean atxilotu zuten Urrutikoetxea Paris inguruan, Saint Denisen, eta SDAT Frantziako Zuzendaritza Antiterroristaren egoitzan izan dute epailearen aurretik igaro arte.
Urrutikoetxeari ez diote deliturik egotzi, baina hura atxilotzeko indarrean diren hiru agindurengatik erabaki du epaileak behin-behinean espetxeratzea. Zehazki, 2007an eta 2009an eman zituen Parisko auzitegi korrekzionalak Urrutikoetxea bilatu eta atxilotzeko hiru agindu, ETAri laguntzea leporatuta.
Harekin batera atxilotu zituzten beste hiru lagunak libre daude.