bihar Berria-n

Egoitz Urrutikoetxea: "Urteak daramatzat bizimodu arrunta egiten"

Frantziako epaile batek epaiketak egin artean behin-behinean libre utzi zuen ostiralean. Urriaren 6an atxilotu zuten, Parisen, ETArekin lotuta. Larunbatetik Zuberoan da, Bildoze-Onizepean, eta BERRIAri elkarrizketa eman dio. Aurrerapena da hau.

Egoitz Urrutikoetxea, gaur, Bildoze-Onizepean (Zuberoa). ISABELLE MIQUELESTORENA
enekoitz esnaola
2015eko azaroaren 17a
07:29
Entzun

Hemen Egoitz Urrutikoetxea (Baiona, 1974) esan batzuk, aurrerapen modura:

- "Bada urte eta erdi bat Parisen bizi naizela, neure izenean bizi ere. Diderot Paris 7 unibertsitatean ari naiz ikasten iazko urritik. Lanean ere aritu naiz, eta kontu korronte bat ere zabaldu nuen. Bizimodu arrunta egiten nuen, eta gehien harritu nauena da horrenbeste denbora utzi izana horrela. Baina nik buruan neukana zen Espainiako abenduko hauteskundeak hurbildu ahala atxiloketa gertatuko zela".

- "[Zergatik eman zioten garrantzia zure atxiloketari? Urrutikoetxeatarra zarelako?] Izan daiteke izenagatik. Baina baita Espainiako Estatuak duen estrategiagatik ere. Galtzaile-irabazle horretan dabiltza, eta euren ikuspegia egiaztatu dadin horrelako operazioen beharra dute".

- "Poliziak epaileari aurkeztutako txostenak dio 2005etik ez duela ETAren ingurumarian izan naizen inolako aztarnarik. (...) Urteak daramatzat bizimodu arrunta egiten".

- "Nire kontrako epaiketak berriro egin daitezen eskatu dugu".

- "Euskal Herrian ez dago bake prozesurik. Bi alde behar dira horretarako; alde bat konponbidearen aldeko urratsak egiten ari da, baina bestea kontrako norabidean doa".

- "Aldebakartasunak daukan potentzialitate guztia garatzean dago korapiloak askatzeko egiazko aukera. Hortik jo behar da, itxaron gabe estatuek zer egingo duten. Batera etorriko dira gatazkaren konponbidea eta burujabetza prozesuaren abiadura azkartzea".

- "Gerla zikinaren eta errepresioaren begipuntuan hazi gara gure etxean, eta horrek faktura ekartzen du. Hori ere bada gure herriaren drama, eta horretaz ere hitz egin beharra dago, estali egin nahi den arren".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.