Arratsaldeko 17:30etik Gasteizko Zaramaga auzoan etxabe bat miatzen ari da Guardia Zibila, barrutik hainbat gai hartu nahian. Euskadi Irratiari lekukoek adierazi diotenez, D3M Demokrazia Hiru Milioi ezker abertzaleko plataformak erabiltzen zuen azkenaldian egoitza. Zaramazulo du izena egoitzak, eta handik ordu gutxira Ertzaintza ere gerturatu da, eta bi polizia indarrek ingurua erabat itxita dute.
Nafarroako Errege-erreginen kalearen 41. zenbakian dago etxabea. Espainiako EFE agentziari polizia iturriek azaldu diotenez, D3Mren boto paperak, hauteskunde propaganda eta hautagaitzaren dokumentazioa bilatzen ari dira. Euskadi Irratiaren arabera, handik hainbat kutxa atera dituzte guardia zibilek, eta 19:00etan oraindik erabat itxia zuten ingurunea. Ertzaintza ere agertu da Zaramazulo egoitzara, miaketa hasi eta ordu gutxira.
Espainiako Auzitegi Gorenak eta Konstituzionalak ezker abertzalearen plataformaren hautagaitzak baliogabetu zituzten duela aste batzuk, eta ekitaldi politikoak egitea debekatu zioten, halaber.
Egoitza bat miatzen ari da Guardia Zibila Gasteizen, D3Mrena delakoan
Zaramaga auzoko Nafarroako Errege-erreginen kalean dago etxabea, eta polizia iturrien arabera, D3Mren boto paperak, hauteskunde propaganda eta hautagaitzaren dokumentazioa bilatzen ari dira. Hainbat kutxa atera dituzte handik. Ertzaintza ere gerturatu da, eta bi polizia indarrek ingurua erabat itxita dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu