LAN GATAZKA

Egoitza ugaritan akordioa lortuta ekingo diote Gipuzkoan adinekoen zentroetako grebari

26 egoitza eta zentrotan egingo dute greba mugagabea, eta 50 baino gehiago daude deialditik kanpo.

Protesta bat Donostiako Antiguan. ELA
2015eko ekainaren 1a
10:52
Entzun

Gaur hasiko dute greba mugagabea Gipuzkoako adinekoen egoitza eta eguneko zentro ugaritan. Grebaren eragina, baina, mugatua izango da, jada 50 zentrotan baino gehiagotan utzi baitute bertan behera deialdia. Gipuzkoako Foru Aldundiak lan gatazka konpontze aldera eginiko proposamena onartu ez duten zentroetan egingo dute greba.

Azken astean bost zentrotan lortu da hitzarmena: Tolosako Udal Egoitzan, Elgoibarko San Lazaro Udal Egoitzan, SAR Quavitaek kudeatzen dituen bi egoitzetan eta Urretxuko eguneko zentroan.

ELAk azaldu duenez, sindikatu hori nagusi den edo pisu handia duen hainbat zentrotan oraindik ez dago akordiorik.  Hemeretzi dira guztira; tartean, Bergara, Oñati, Ordizia, Andoain, Hernani, Zumaia, Zarautz, Andoain, Elgoibar, Hernani, Antzuola eta Elgetan. Greba deialditik kanpo geratu dira Matia Fundazioa eta Zorroaga Patronatua, negoziazio prozesu berezia baitute, sektoreko egoitzetatik autonomoa.

Adegi Gipuzkoako patronalak mahai sektorialera deitu du ostegunerako. "Berandu eta tokiz kanpo" dagoen erabakia da, ELAren iritziz: "Bere helburua akordioak ixteko aukera eragoztea da; horrek gaiztotu egingo luke sektoreko gatazka".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.