Lau urte beteko dira igandean Arnaldo Otegi beste zortzi lagunekin batera espetxeratu zutenetik. Batasunaren Mahai Nazional berria osatzea leporatu zion orduan Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak. Bihar manifestaziorako deia egin dute Elgoibarren, Arnaldo askatu, politika askatu lemapean, ezker abertzaleko kidearen askatasuna exijitzeko.
Otegik lau urte preso beteko dituen honetan —Logroñoko espetxean aurkitzen da egun—, Barren aldizkariak haren emazte Mari Juli Arregi eta Hodei Otegi elakrrizketatu ditu. Senideen esanetan, "epaiketa ondo joan zen, eta horregatik, inork ez genuen espero gero etorriko zena. Egonezinez bizi dugu. Lau urtean egun bakar bat ez da pasatu norbaitek 'lasai, laster dira kalean' esan gabe". Hodeiren ustez, Espainiako agintariek "beldur" diote Otegiri: "Jendea konbentzitzeko gaitasun handia dauka eta beldur dira beste Lizarra-Garazi bat sortuko duten".