«Egonkortasuna» behar du Nafarroak, Raxoiren hitzetan

2012ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
«Egonkortasuna». Hori da, Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko presidentearen ustez, Nafarroak behar duena. Telefonoz aritu zen atzo Yolanda Barcina Nafarroako lehendakariarekin. Roberto Jimenez PSNko kidea kargugabetu eta UPN eta PSNren arteko koalizio gobernua haustea erabaki ostean, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko ordezkariarekineta hainbat autonomia erkidegotako presidenteekin ere aritu zen hizketan Barcina. Nafarroako lehendakariak azaldutakoaren arabera, kontsentsua bilatzearen alde mintzatu zitzaion Raxoi. Haren arabera, krisi ekonomikoari aurre egin ahal izateko, beharrezkoa da alderdi politiko guztiek norabide berean lan egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.