Euskara

Egonkortasuna galdu duten irakasleen auzia hauteskunde kanpaina egiteko erabiltzea leporatu die Iztuetak PPri eta PSE-EEri

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Angeles Iztuetak azaldu duenez, egonkortasuna galdu duten irakasleen auzia hauteskunde kanpaina egiteko erabiltzen ari dira PP eta PSE-EE. Bere ustez, "euskararen eta euskal hezkuntza sistemaren kontra kanpaina egiteko erabili dute" auzia, eta EAEko hauteskunde kanpaina amaitzen denean, kontu hori albo batera utziko dute bi alderdiek, Iztuetaren irudiko.

2005eko martxoaren 29a
16:30
Entzun
ETB1en egin dioten elkarrizketan egin ditu hitzok Hezkuntza sailburu Angeles Iztuetak, eta "herritar guztiok" irakasle horien euskalduntzean 11,5 milioi euro xahutu ditugula gogorarazi du. Azpimarratu duenez, irakasle gehienek "euskalduntzeko ahalegina" egin dute, eta horregatik, "hitza bete ez duten irakasle horiek beste batzuetaz ordezkatuak izango dira". Azaldu duenez, eskatutako perfila lortzen dutenean, egonkortasuna berreskuratuko dute irakasle horiek.

Gaia, "lan kontua" dela iritzi dio Iztuetak, eta "lan gatazkak sindikatuen negoziaketa mahaietan konpontzen" direla. Auzi honetan, ordea, "gatazka politikoa" sortu dela dio, eta hori, PPk eta PSE-EEk "nahita" egin dutela azpimarratu du, "hauteskunde kanpaina egiteko", euskararen eta EAEko hezkuntza sistemaren kontrako hauteskunde kanpaina egiteko, hain zuzen ere. Bere aburuz, hauteskundeak pasatzen direnean, gai hori alde batera utziko dute bi alderdiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.