KORRIKA

Egun baten faltan, Korrika abiatzeko lanak hasi dira Andoainen

Bihar abiatuko da 18. Korrika. Egitarau zabala prestatu dute goizerako, eta guztia prestatzen ari dira langileak. Hamar egunez, luze eta zabal emango du BERRIAk Korrikaren berri. [GoogleMaps]https://maps.google.com/maps/ms?msid=211690282425534296572.0004d4ffa1171f0e059b1&msa=0&ll=42.779275,-2.043457&spn=1.419205,2.123108[/GoogleMaps]

2013ko martxoaren 13a
18:22
Entzun

Bihar abiatuko da aurtengo Korrika, hemezortzigarrena, Andoaindik (Gipuzkoa), eta bertan antolatu duten egitaraurako lanak aurreratzen ari dira Martin Ugalde kultur parkean.

BERRIAk informazio zabala egingo du Korrikaren hemezortzigarren aldiaz. Arratsaldean ekingo dio parketik, 16:30ean, eta, horren aurretik, mahai ingurua prestatu du BERRIA.INFOk. 12:00etan hasiko da saioa, eta han izango dira Joanmari Larrarte BERRIA Taldeko kontseilari ordezkaria, Mertxe Mugika AEK-ko koordinatzaile nagusia eta Bea Salaberri AEK-ko kidea.

Horrez gain, egunero-egunero zuzeneko kontakizuna egingo du Garikoitz Goikoetxea kazetariak. Halaber, igandea izanagatik ere aurtengo Korrikaren azken egunaren berri zuzenean emango du BERRIA.INFOk, Baionan.

Mugika, Ereiaron

Ekitaldian parte hartzera eta "euskara elkarri ematera" deitu du Mertxe MugikakEreiaro euskara kanalean. "Emozioz beteriko 11 egun izango dira. Korrika igaroko den herri guztietan une magikoa gozatzeko aukera izango dugu, bide bazterretan eguneko edozein ordutan, euskararen aldeko lasterketa erraldoia noiz iritsiko zain", adierazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.