Sortzen euskal eskola publiko berriaren aldeko elkarteak egun osoko egitaraua prestatu du maiatzaren 20an Iruñeko Antoniutti parkean antolatuko duen jairako. Musika, antzerkia, tailerrak, bertso saioa, artisau azoka, puzgarriak eta abar izango dira festara hurbiltzen direnen gozamenerako.
Sortzenek EgunOn! hautatu du aurtengo lelorako, eguneroko hartu-emanetan lehen hitza euskaraz esateak duen garrantzia azpimarratzeko. Gertuko hezkuntza publikoa, plurala eta burujabea aldarrikatzeaz gainera, euskararen aldeko mezua indartuko dute.
Aurtengo jaia ez da egun bakarrera mugatuko. Sortzenek ikuskizun saio bat antolatu du maiatzaren 13rako Iruñeko Gayarre antzokian. Askotariko ikuskizunak eramango dituzte oholtzara, Eskoletatik antzokira ekitaldian: euskal dantzak, txontxongiloak, kantak, batukada, joaldunak, antzerkiak, erraldoiak, dantza modernoa... "Euskara, aniztasuna eta kolorea ziurtatuta ditugu", aderazi du elkarteak.
Hona maiatzaren 20ko jairako Sortzenek prestatu duen egitarau osoa:
Udal Plazatik Antoniuttira
10:00 Kalejira #EuskaraOfizialaNafarroaOsoan!
Auzo Bizi Ona Eszenatokian
10:45 Hasiera Ekitaldia
11:00 Bertso Saioa
11:30 Dantzak
16:00 DJ Jotatxo
Euskarakilo Eszenatokian
12:00 Zirika Zirkus (‘Egun on, sikiera!’ ikuskizun berriaren estreinaldi mundiala)
15:00-20:00 Kontzertuak: Afu · Skabidean · Trikiteens
Gunean zehar
Haur Txokoa + Edozkitze Gunea /egun osoan/
Artisau Azoka /egun osoan/
Tonbola eta Denda /egun osoan/
Euskaraz Mintza Ginkana /11:00-14:00/
Guraso Elkarteen Tailerrak /11:00-14:00/
Saharako Kabiak /11:00-14:00/
Euskara Azoka (AEK, Topagune, EHE, IA…) /11:00-14:00/
Iruñerriko Mankomunitatea: Birziklapen Tailerra + Puzgarria + Jolasak + Ur taberna /11:00-14:00/
Muralismo Tailerra + Photocall /11:00-15:00/
Puzgarriak + Jolas tradizionalak /11:00-18:00/
Rokodromoa /11:00/
Kantuz /11:30/
Euskaraz Mintza Txokoa /15:30-17:30/
Nomadak Zirko Tailerra /15:30-17:30/