EAJko diputatu Josu Erkorekari erantzunez Zapaterok esan du une honetan PPrekin partekatzen duen gauza bakarra "min handia" dela, baina besterik ez dutela komunean. "Zoritxarrez, eta atzo PPk esandakoak entzunda, besterik ez zaigu geratzen", erantsi du.
Bakea lortzeko aukera bat sortu dela ere esan du Espainiako gobernuburuak, eta aukera hori gauza dadin "kosta ahala kosta" lan egingo duela nabarmendu du.
PPrekiko ituna hautsia dela berretsi du Gaspar Llamazares IUko koordinatzaileari erantzun dionean. Izan ere. "terrorismoaren aurkako" bestehitzarmen bat eratzea galdegin dio Llamazarek, eta atzokoa ikusita giroa ez dela "itun berriak" egiteko modukoa ihardetsi dio.
=EHAKren aurka ez ekiteko eskatu dio EAJk =b
Josu Erkoreka EAJko diputatuak EHAKren aurkako mehatxuak bertan behera uzteko galdegin dio Espainiako Gobernuburuari; zehazki, Espainiako Fiskaltzak EHAKren lepoan duela esaten duen Damoklesen ezpata kentzeko. Izan ere, Erkorekaren iritzian, EAEko hauteskunde kanpainan jakin zen alderdi horri buruz jakin beharreko guztia. Orduan ez ekitea erabaki bazen, orain "ondorioak onartzeko" eskatu dio Erkorekak, eta "hauteskunde helburuen arabera" ez jokatzeko. Zapaterok, gogor erantzun dio horri. Hauteskunde kanpainan EHAKren kontra ekiteko "frogarik" ez zutela aurkitu esan dio, eta orain aurkitzen badituzte, ekin egingo dutela. Baina, Zapateroren hitzetan, ekintza hori "ez da inoiz etorriko hauteskundehelburuen arabera".
"Hitz onak eta keinu adeitsuak" badituen arren, horien atzetik "ekintzarik ez" egitea kritikatu dioErkorekak Zapaterori. "Hipokresiak" uzteko eskatu dio, eta bildu behar duenarekin biltzeko esan, "publikoan edo pribatuan". Isileko bilerak "zilegi" direla onartu dio. ETArekin amaitzeko eta bakea lortzeko EAJren kolaborazio "leial eta zintzoa" eskaini dio, beti ere, "oinarrizko eskubideak eta pluraltasun politikoa onartuta".
Espainiako Kongresuan atzo abiatu zuten Estatuaren egoerari buruzko eztabaida. Han, bake aukerarik balego hura ez lukeela geldiaraziko esan zion Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterok PPri. PPren bozeramaile Mariano Raxoik, berriz, etorkizuna "Espainiaren etsaiekin negoziatzea" ez duela onartuko jakinarazi zion. CiUko eta ERCko ordezkariek ere atzo hitz egin zuten. Gaur, gainerako alderdien garaia da.
Estatuaren egoerari buruzko eztabaida Espainiako Kongresuan
Egun PPrekin partekatzen duen gauza bakarra "biktimen inguruko mina" dela dio Zapaterok
Espainiako Kongresuan atzo izan zuten eztabaida gogorra PP-PSOE itunaren hausturaren nolabaiteko irudikapena izan zen, eta bide horretatik jo du gaur Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburu sozialistak hitzarmenari buruz mintzatzean. Egun, PPrekin komunean duen gauza bakarra "biktimen inguruko mina" dela esan du Zapaterok Estatuaren egoerari buruzko eztabaidan, eta atzokoaren ondoren, giroa ez dela "terrorismoaren aurkako itun berriak" egiteko modukoa erantzun dio IUko buruzagi Gaspar Llamazaresi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu