Auzia artxibatzearen aldeko botoa eman dute 40 legebiltzarkidek, kontrakoa 14k eta 17 abstenitu egin dira.
PSE-EEko Emilio Guevarak azaldu duenez, "neurriz kanpokoa" izan zen 'Egunkaria' ixtea eta auzia artxibatzea eta auzipetuak absolbitzea espero duela aitortu du. Baina, hori, epaileek erabaki behar dutela azpimarratu du.
EAJko legebiltzarkide Joseba Egibarrek, berriz, "PPk martxan jarritako bultzada politikoa" gelditu dezala eskatu dio PSOEri, "beraiek esku dagoelako".
Bestalde, PPko Carlos Urjikok "zentzugabekeriatzat" jo du ekimena bera.
'Egunkaria auzia'
'Egunkaria auzia' artxibatzeko eskatu du Eusko Legebiltzarrak
'Egunkaria auzia' artxibatzeko eskatuz EAJk, EHAK-k, EAk, EB-Berdeek eta Aralarrek aurkeztutako legez besteko proposamena onartu dute gaur Eusko Legebiltzarrean. PSE-EEren abstenitu egin da. PSE-EEko legebiltzarkide Emilio Guevarak esan duenez, 'Egunkaria'-ren itxiera bidegabea izan zen, baina, erabaki hori epaileek hartu behar dutela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu