Proposamenean Egunkaria auzia artxibatzea eskatzen dute, eta haien iritzian, horren hiru onura ekarriko lituzke: legearen aplikazioa "errealitate sozialera" egokitzea; prozedura judizial batean inoiz eman behar ez den "bultzada politikoa" zuzentzea; eta, haien iritzian Euskal Herriko bakegintza eta normalizazio politikoan aurrera egiteko "laguntza handikoa" litzateke halako erabakia hartzea.
Gainera, auziarekin aurrera jarraitzeko "oinarri garbi, zehatz eta sendorik" ez dagoela iritzi diote. Horretaz gain, informazio askatasuna defendatzen dutela azpimarratzen da, "oinarrizko eskubidea delako".
Auzia artxibatzeko beste arrazoi bat ere badela diote, hain zuzen ere, egoera politikoa aldatu egin dela.
'Egunkaria auzia'
'Egunkaria auzia' artxibatzeko eskatuko du Eusko Legebiltzarrak
EAJk, EAk, EB-Berdeek, Ezker Abertzalea taldeak eta Aralarrek legez besteko proposamena onartuko dute Eusko Legebiltzarrean, =iEgunkaria auzia=i artxibatzea eskatzeko. Hilaren 18an =iEgunkaria auziko=i prozesatze autoen aurkako apelazio helegiteen ahozko epaiketa egingo da Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta legebiltzar taldeek data hori baino lehen eztabaidatu nahi dute proposamena. Beraz, premiazko prozedura jarri dute abian, eta litekeena da eztabaida 18an bertan izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu