'Egunkaria auzia'

'Egunkaria'-ko auzipetuak: "Justiziak eduki bakarra du gurean, epaiketa bertan behera uztea"

Juan Mari Torrealdai auzipetuak Egunkariaren Alde Kultur Elkartearen izenean epaiketarik ez egiteko eskatu du gaur beste behin. Horixe izango litzatekeelako justizia egiteko modu bakarra, =iEgunkaria auzia=i behingoz artxibatzea. Bilboko Abando hotelean egin dute ekitaldia eta bertan izan dira elkarteko kideez gain hainbat eragile politiko eta sozialetako ordezkari ugari ere. Bestek beste, Egunkariaren Babes Taldearen izenean Carlos Garaikoetxeak dei egin die epaileei eta PSOEren Gobernuari "Egunkariari egindako bidegabekeria konpontzeko azken aukera prozesala" baliatu dezaten.

2006ko urriaren 5a
17:12
Entzun
Carlos Garaikoetxeak hitz egin du babes taldearen izenean eta nabarmendu du epaileei eta PSOEren Gobernuari dagokiela "aurreko Gobernuak, bere aliatu politiko eta mediatikoek eta Estatuko beste botereetako kide batzuek ere auzi honi ezarri zioten zama politikoa" desegitea.

Torrealdaik, berriz, egoerak eragiten dien "larritasuna" nabarmendu du. "Artxibatzearen aldera eragiteko azken aukera dugula jakiteak halako larritasun berezi bat damaigu". Egunkariaren Alde Kultur Elkartea "txarrenaren esperoan" jarrita dagoela azaldu du. Izan ere, ez dute "agintearen baitan ez inguruan aldaketarik ikusten, ez hitzetan, ez eta ekintzetan".

Gaurko ekitaldian aldarrikapen nagusia zein den azpimarratu du Torreladaik:"ezdadilaepaiketarik egin, sobreseimendua eta artxibatzea gauzatu dadila behingoz". Auzipetuen nahia ezezik gizartearen borondatea ere horixe dela nabarmendu du.

Hainbat alorretako eragileek babesa eskaini diete auzipetue

Jende asko bildu da auzipetuei babesa eskaintzeko Bilboko Abando hotelean. Guztiek eskatu dute Egunakaria auzia behin betiko artxiba dezatela. Alderdi politikoetako ordezkariak, gizarte eragileak eta kulturgintzako kideak inguratu dira, besteak beste, Bilboko ekitaldira.

Eusko Jaurlaritzako, Nuria Lopez de Gereñu Garraio eta Herri Lan sailburua eta Esther Larrañaga Ingurumen eta Lurralde Antolamendurako sailburua ekitaldian izan dira. Bizkaiko Aldunditik, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusia eta Gotzon Lobera Euskara Sustatzeko zuzendaria eta Belen Graves Kultura diputatua izan dira. Bertan izan daLeire Ereño Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria ere.

Alderdi politiko eta sindikatuetako ordezkari ugarik bat egin dute ekitaldiko aldarrikapen nagusiarekin. Epaiketarik ez egiteko exijitu dute besteak beste EAJko Josune Aristondo eta Markel Olanok, EAko Unai Ziarreta eta Onintza Lasak, Batasuneko Marije Fullaondo eta Jone Goirizelaiak, Ezker Batuko Patxi Koira eta Antton Karrerak. EHAKko ordezkariak ere izan dira Abando hoteleko babes ekitaldian. ELAko idazkari nagusi Jose Elorrieta, LABeko Rafa Diez eta Euskadiko-CCOOko Lan Osasun arduradun Jesus Uzkudun ere izan dira ekitaldian.

Komunikabideetako ordezkariek ere ez dute huts egin: Andoni Ortuzar Eitbko zuzendari nagusia, Josu Juaristi Garako zuzendaria, Iñaki Gonzalez Deiakoa eta Arantzazu Zugasti Noticias de Gipuzkoako zuzendari ondokoa izan dira bertan.

Ezagun horiek guztiek eta beste askok justizia eskatu dute. Nabarmendu dute, hala ere, ezingo dela bidegabekeria guztiz konpondu. Egunkaria itxita dagoelako eta duela ia lau urte atxilotuek bizitakoamesgaiztoak atzera bueltarik ez duelako. ETBko Ilazki Serrano, Asier Odriozola, eta Julio Ibarra, Behatokiko Paul Bilbao, Sebastian Lizaso eta Iñaki Murua bertsolariak, Jose Angel Iribar Euskal Selekzioko entrenatzailea, Fito Rodriguez Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria, AEK, HABE, EHE eta Elhuyarreko ordezkariak eta abar luze batek elkartasuna erakutsi diete auzipetuei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.