Egunkaria auzi-ko epaiketa amaitu da, baina ez, ordea, auzipetuenganako elkartasun oldea. Atzo, ostiraletako ohiko elkarretaratzea egin zuten Donostiako Bulebarrean, eta han izan ziren Egunkaria Libre! aldarrikatzen auzipetuak ez ezik beste hainbat lagun. Haien artean ziren abier Mendiguren Bereziartu Kontseiluko idazkari nagusia, Joan Mari Irigoien eta Xabier Mendiguren Elizegi idazleak, Unai Muñoa bertsolaria, Ramon Agirre aktorea, Emilio Majuelo historialaria, Sabino Ormazabal Bidea Helburu taldeko kidea, Aintzane Ezenarro, Mikel Basabe eta Jon Abril Aralarreko zuzendaritzako kideak, Ainhoa Beola Donostiako zinegotzia, Inaki Irazabalbeitia Aralarreko europarlamentaria, Joxan Lizarribar eta Joanmari Larrarte EKTko administrazio kontseiluko lehendakaria eta kontseilari ordezkaria eta euskarazko kazetako hainbat langile ohi.
Miarritzen kontzertuaz gain hitzaldia
Gaur, berriz, Miarritzeko (Lapurdi) gaztetxean egingo da Egunkaria-ri elkartasuna adierazteko ekitaldia, zehazki, hainbat musikarik parte hartuko duten jaialdia. Bizardunak taldea, Anje Duhalde, Gose, Deabruak Teilatuetan eta DJ Xano izango dira Miarritzeko kontzertuan. Aurretik bertsolariak arituko dira eta hori baino lehen Lorea Agirre, Imanol Murua Uria eta Andoni Alvarez Egunkaria-ko langile ohiek hitzaldia emango dute. 18:00etan hasiko dira ekitaldiak.
Mutrikun (Gipuzkoa), berriz, Egunkaria-ren aldeko materiala saltuko dute Goiko Plazan 11:30etik 14:00etara.
Egunkaria auzia
'Egunkaria'-ren aldeko jaialdia gaur Miarritzen
Bizardunak, Anje Duhalde, Gose, Deabruak Teilatuetan eta DJ Xanoren kontzertuak izango dira 18:00etatik aurrera Gaztetxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu