Egunkaria libre! jaialdi handia izango da azaroaren 28an (larunbata) Donostian, Kursaalean, 19:00etatik aurrera: hainbat musikari ezagunen kontzertua. Euskarazko kazetaren epaiketaren aurkako ekitaldia izango da, baita auzipetuei elkartasuna adierazteko ere.
Gaur aurkeztu dute emanaldia, Donostian, eta Peio Ospital kantariak azpimarratu du ekitaldia "ekonomikoki laguntzeko" ere izango dela.
Kontzertuko sarrerak bihartik aurrera egongo dira salgai: Hitza egunkarietako egoitzetan eta Elkar liburudendetan.
Jaime Otamendi eta Arantxa Iturbe kazetariak izango dira ekitaldiko aurkezleak.
Kursaalean ariko diren musikariak
- Anari.
- Anje Duhalde eta Niko Etxart.
- Mikel Urdangarin eta Josu Zabala.
- Pantxoa eta Peio.
- Gorka Urbizu.
- Oskorri.
- Erramun Martikorena eta Jean Mixel Bedaxagar.
- Ken Zazpi.
- Txomin Artola eta Amaia Zubiria.
- Rafa Rueda.
- Urko.
- Beste zenbait gonbidatu ere ariko dira, ikusentzunekoak egongo dira, auzipetuen hitzaldiak...
Lehengo ostiralean hainbat musikarik eta diskoetxeetako ordezkarik elkarretaratzea egin zuten Donostian (bideoa BerriaTBn). “Erasoa ez da bukatu. Zentzugabekeria zen duela sei urte, eta orain ere bai”, zioen Rafa Rueda abesleak.
egunkaRIA AUZIA
'Egunkaria'-ren aldeko kontzertua emango dute hainbat musikari ezagunek hilaren 28an, Kursaalean
Euskarazko kazetaren epaiketaren aurkako eta auzipetuei elkartasuna adierazteko ekitaldia izango da, "baita ekonomikoki laguntzeko ere". 19:00etan hasiko da, eta Anari, Anje Duhalde, Niko Etxart, Mikel Urdangarin, Pantxoa eta Peio, Erramun Martikorena, Urko... ariko dira. Sarrerak salgai bihartik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu