'Egunkaria auzia'

'Egunkaria'-ren aurkako auzia artxibatzeko eskatu du Eusko Jaurlaritzak

Bihar Espaniako Auzitegi Nazionalean egingo den auzi-saioaren kariaz, 'Egunkaria auzia' bertan behera utzi eta artxibatzeko eskatu du Eusko Jaurlaritzak deklarazio instituzional baten bidez. Auzi hori "inoiz gertatu behar ez zuen bulkada politiko baten ondorio" dela iritzi dio EAEko Gobernuak, eta kazeta hura duela bi urte eta bederatzi hilabete itxi bazuten ere orain arte ez dela haren kontrako inolako frogarik aurkeztu nabarmendu du.

2005eko azaroaren 17a
19:32
Entzun
Miren Azkarate Jaurlaritzako bozeramaileak irakurri du deklarazio intituzionala, Gasteizen, Lehendakaritzaren egoitzan. "Euskaldunon Egunkaria-ren aurka zabaldutako auzibidea bertan behera uztea eta artxibatzea eskatzen dugu. Izan ere, bertan behera uzte horrek legearen aplikazio zuzena izateaz gain, inoiz gertatu behar ez zen bulkada politiko baten ondorioz zabaldutako auzia zuzentzea bailekarke", esan du.

Era berean, Espainiako Auzitegi Nazionalak Egunkaria badaezpada ixteko neurri hartu zuenetik bi urte eta bederatzi hilabete igaro direla nabarmendu du, eta epe horretan ez dutela itxiera justifika lezakeen inolako frogarik aurkeztu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.