'Egunkaria auzia'

'Egunkaria'-ren itxiera beste lau hilabetez luzatu du Del Olmo epaileak

Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak 'Egunkaria'-ren itxiera beste lau hilabetez luzatzea erabaki du, Olga Sanchez fiskalaren eskaria aintzat hartuz. Maiatzaren 24an egin zen itxiera luzapenari buruzko auzi-saioa egin zen, eta 'Egunkaria'-ren abokatuak argudiatu zuen badaezpadako itxiera mantentzeko arrazoirik ez zegoela, hain justu, Egunkaria SA eta Egunkaria Sortzen SL likidatzear zeudelako. Gaur plazaratu duen autoan Del Olmok argudiatu du likidazioa hurbil egon arren, oraindik "delitua egiteko bideak" egon daitezkeela.

2004ko ekainaren 9a
20:09
Entzun
Egunkaria SAren eta Egunkaria Sortzen SLren itxiera beste lau hilabeteko luzapenak, enpresa horien jardun guztien etetea esan nahi du, eta, halaber, haien diru kontu guztiak blokatuta mantentzea.

Del Olmok 'Egunkaria'-ko ondasunen likidazioaren gaineko erabakia ere laster hartu behar du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.