Egunkaria auzia

'Egunkaria'-z galdera Zapaterori edo Raxoiri

Youtuben Espainiako hauteskundeetako hautagaiei euskarazko egunkariaren itxierari buruzko galdera bozkatzeko aukera dago.

2008ko otsailaren 21a
18:43
Entzun
Television Españolak Youtuben Espainiako hauteskundeei buruzko atala zabaldu du, jendeari aukera emanez galderak egin eta hauetako bozkatuenak Jose Luis Rodriguez Zapatero (PSOE), Mariano Raxoi (PP) edota Gaspar Llamazares (IU) hautagaiei helarazteko.

Josu Mendikute eibartarrak Egunkaria auziaz bi galdera paratu ditu Youtuben -bat euskaraz eta bestea gazteleraz-, eta horiek bozkatzeko aukera dago. Pausoak:

- Youteberen helbide honetara joan: http://youtube.com/elecciones08.

- Eskubiko atalean 'Vote' zapaldu.

- Bilaketan 'Egunkaria' jarri.

- Bi bideo azalduko dira.

- Bat hautatu -gaztelerazkoa hautatzeko aholkua ematen ari dira sarean-, eta bozkatu (eskua gora zapaldu).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.