Orain dela minutu gutxi zabaldu dituzte San Mameseko ateak. Jendea pixkanaka-pixkanaka zelaira sartzen ari da, eta oraindik jende ugari falta da kontzertura hurbiltzeko, izan ere, 20:30ean hasiko baita jotzen The Pretenders taldea, eta ordubete beranduago gaueko erregeak. 38.500 lagunek leporaino beteko dute gaur iluntzean San Mames.
Hala eta guztiz ere, giro paregabea dago inguruetan. Jendea kamisetak erosi eta erosi ari da, inguruko tabernetatik jendea edari eskuetan duela ateratzen da, eta The Rolling Stones taldearen pin-ak ere nonnahi ikusten dira. Asturias, Galiza eta Kataluniako jende ugari etorri da Bilbora kontzertu hau ikustera, eta ez dira zapore txarrarekin itzuliko etxera, Jake Berry Rolling Stonesen produkzio zuzendariak dioenez, "oso kontzertu intimoa" izango baita gaur gauekoa.
Segurtasun neurriak ere itzelak dira Bilbon. DYA-k hamabost anbulantzia eraman ditu zelaiaren atarira, eta karpa batean ospitale moduko bat ere ipini dute. Eguraldiak laguntzen badu –zeru oso lainotsua dago Bilbon– egundoko festa biziko da gaur San Mamesen.
The Rolling Stones Bilbon
Eguraldi goibela badago ere, kontzertu giroa sumatzen da San Mames atarian
Dena prest dago gaur iluntzeko 20:30ean hasiko den kontzertuaz gozatzeko. San Mames inguruetan jende uholdea biltzen ari da, eta kontzertu erraldoien giro berezia sumatzen da zelaiaren atarian: batzuk barrenera sartzen hasiak dira, besteak kamisetak erosten, eta inguruko tabernak ere gainezka egiten dutela daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu