Gaur ere ez da giro izango Euskal Herrian. Eguraldi iragarpenek hala diote behintzat. Meteorologia zerbitzu guztien arabera, azken egunotako elur ekaitzak eta hotzak bere hartan jarraituko du. Edonon egin dezake elurra: mendebaldean indartsu egingo du eta kostaldea ere zurituko du, ipar-ekialdeko haizearen laguntzaz. Hala ere, atzoko elurteak baino arinagoak izango dira gaurkoak. Hondartzak, beraz, gaur ere zuriz jantzita ikusteko aukera izango da leku batzuetan, oso ohikoak ez diren irudi ederrak utziz.
Hala ere, izotza izango gaurko protagonista nagusia. Gauean izotz handia egingo du, eta errepideetan eta bazter ugaritan izotz plakak izango dira nagusi. Beraz, arretaz eta poliki gidatzea ezinbestekoa izango da, ezbeharrak eta istripuak ahal den neurrian saihesteko. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ohartarazi du, beharrezkoa ez bada errepidera ez ateratzeko eta errepideen berri izatea une oro komeni dela, batez ere errepidean ibili behar dutenek.
Tenperatura hotza
Tenperaturari dagokionez, ez da gehiegi aldatuko. Euskal Herriko hiriburuetan tenperatura beroenak 3 eta 5 gradu artekoak izango diraBilbo eta Donostian kasu, eta Iruñean, Gasteizen eta Maulen zero azpitik zazpi graduraino jaitsi daitezke. Gasteizen baino hotz gehiago egingo du beste zonalde batzuetan, hala ere: Euskal Herriko Klimatologia eta Metereologia Zerbitzuaren arabera, Izaban, Otsagabian eta Orreagan (Nafarroa) zero azpitik bederatzi graduraino jaitsiko da tenperatura.
Bihar eguraldia aldatzen hasiko da. Arratsalderako epeltzen hasiko du emeki-emeki, eta elurra 200-400 metrotik goiti egingo du.
ELUR EKAITZA
Eguraldiak berdintsu jarraituko du gaur: elurra eta hotza
Toki gehienetan izotza egingo du, batez ere gauean, eta tenperatura 0 gradutik nekez igoko da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu