Eguraldiaren araberakoa izango da abiadura muga Hegoaldeko autobideetan

Erredakzioa
Donostia
2012ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Eguraldia nolakoa den, abiadura muga bat edo beste izango da Hego Euskal Herriko autobideetan. Espainiako Gobernuak jakinarazi du formula hori indarrean jarriko duela urtea amaitu aurretik; Ipar Euskal Herrian eta Frantzian indarrean dago aspaldiko urteetan. Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak azaldu du Europako herrialde gehienetan sistema hori erabiltzen dutela; egokitzat jo du. «Ez da berdina autobidean lainotan, euritan, ekaitzaren erdian, gauez edo eguzki beteko egun eder batean gidatzea», esan du ministroak. Autobideetako abiadura muga orduko 130 kilometrora igotzea aztertuko zuela iragarri zuen Fernandez Diazek, eta orain ere hori uste izateko bidea jarri du, esan baitu prestatzen ari diren arau berriarekin abiadura «harmonizatu» egin nahi dutela Europako herrialdeekin. «Bideetan jada ez baitago mugarik».

Autobideetan ez ezik, gainerako errepideetan ere abiadura mugak aldatzeko asmoa du Espainiako Gobernuak. Bigarren mailako sarean, adibidez, orduko 100 kilometrokoa ez da izango gehieneko muga aurrerantzean; 90era jaitsiko dute. Herri barruan ere izango dira aldaketak: orain orduko 50 kilometrokoa da abiadura muga orokorra, baina Fernandez Diazek iragarri du toki batzuetan 30ekoa izango dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.