Duela aste batzuetatik Artigas zabortegi alboko mendiak plastikoz beteta daudela-eta, Eguzki talde ekologistak salaketak jarri ditu Ura ur agentzian, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailean eta Bizkaiko Foru Aldundian. Zabortegira tratatu gabeko hondakinak bota direla salatu dute, eta baita ere "kudeaketa txar baten ondorioz" inguruko basoetako ekosistemak kaltetu direla.
Salaketak egitearekin batera, aurrerantzean tratatu gabeko hondakinik ez botatzea eskatu dute. Halaber, zabortegi ondoko mendia eta basoak garbitzeko eskatu dute.