EH Bildu eta BNG koalizioan aurkeztuko dira Europako hauteskundeetara, maiatzaren 25ean. Naiz agerikariaren arabera, bihar sinatuko dute elkarrekin joateko akordioa. BNGko zuzendaritzak berretsi egin du militanteek babestua zutena. Xabier Vence BNGko bozeramaileak gaia berriz eztabaidatzea proposatu zuen, baina "aurrez aukeratutako bide orriari jarraitzea" erabaki dute galiziarrek, azkenean.
Bi alderdi horiez gain, CUP ere koalizio horretara batzeko aukera zegoen, baina igandeko batzarrean ez aurkeztea erabaki zuten, hausnarketa prozesu baten ostean.