EH Bildu: "Gipuzkoaren zerga eredua ona dela erakusten dute"

2014ko urriaren 16a
13:51
Entzun

BERRIAk gaur zergapeko handiei buruz argitaratu dituen datuei buruz agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean Maribi Ugarteburu EH Bilduko legebiltzarkideak. “Datuek argi uzten dute Gipuzkoako zerga eredua ona dela, egokia dela, ez dagoela ihesaldirik, kontrakoa baizik, eta bilketa emaitza onak ematen dituztela”, azaldu du.

Abertasunaren eta fortuna handien gaineko zerga ordaindu behar zuten 49 zergapeko helbidea aldatu eta kanpora joan dira, eta herrialdera 61 iritsi dira. Bizkaian, berriz, ondare zerga ordaindu behar zuten 60 lagun joan dira, eta 37 iritsi. Ugarteburuk, gainera, bilketaren emaitzak nabarmendu ditu. “Irail arteko datuen arabera, Bizkaiko ondare zergaren bilketa %0,1 igo da, eta Gipuzkoarena, %36”.

Orain dela aste batzuk Arantza Tapia Ekonomia Garapen eta Lehiakortasunerako sailburuak egindako agerraldia gaitzetsi du EH Bilduko legebiltzarkideak. “Aberastasun zergaren aurkako mezuak eta mamuak astindu zituen, nahiz eta jakin Gipuzkoan emaitza aldekoa zela”. Tapia “alderdikeriaz eta erantzukizunik gabe” jokatu zuela uste du Ugarteburuk. Hala ere, aurrera begira herrialdeen arteko lehiak alde batera uztera dei egin du: “Bada garaia herrialdeen arteko lehia arduragabeetan denbora galdu ordez, kontrako norabidean urratsak egiteko, eta zerga mailakatuena dena — aberastasun zerga — Bizkaira, Arabara eta Nafarroara hedatzeko”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.