Miren Larrion EH Bilduko Gasteizko zinegotziak Gorka Urtaran alkateari esan dio aukeratu egin behar duela Javier Marotok utzitako bidearen edo "aldaketaren" artean. Hala, eskatu dio Udalaren 68 milioi euroko defizita ez dezala murrizketak egiteko baliatu, eta euskara, berdintasun zein lankidetzarako aurrekontu-sailak berreskuratzeko deia egin dio. "Aldaketaren bidean gu ondoan izango gaitu".
Halaber, defizitaren zati bat, 15 milioi euro, PPk bere gain hartu behar dituela deritzo koalizioak. Izan ere, hainbat sententziei aurre egiteko dirutza da hori. Sententzia horiek Javier Marotoren "lardaskerien ondorio" direla salatu du Larrionek.