Duela 26 urte EAren sorreraren lekuko izan zen hotel berbera aukeratu du EH Bildu koalizioak kanpainaurreko ekitaldi politikoa egiteko. Gainera, orduko protagonista bat ere bertan izan da: Carlos Garaikoetxea lehendakari ohia. Ez da kasualitatea izan, beraz, EAren sorrera batzorde hartan onartu ziren printzipioak hizpide hartzea Garaikoetxeak, hau da, autodeterminazio eskubidea, sozialdemokrazia, giza eskubideen defentsa eta bide politiko eta demokratikoen erabilera. «Printzipio horiek ere badira egun EH Bilduren oinarriak, eta horregatik guztiz koherentea ikusten dut nire burua hemen».
Lepo bete zen Gasteiz Hotela koalizio abertzaleak arratsaldean eskaini zuen hitzaldia entzuteko. Hizlarien izenak—Laura Mintegi eta Carlos Garaikoetxea— ere izan zuen eraginik jendetzaerakartzeko, ziurrenera. Independentziaz mintzatu ziren biak ala biak. Burujabetza lortzeko bideaz. Jorratu beharreko elkarlanaz. Euskal Herria estatu propioa bilakatzea eta gizarte «zuzenagoa» lortzea jada ez da «ameskeria»gaur egungo Europan, adierazi zuen Garaikoetxeak. Eta erronka horri aurre egiteko «laguntza osoa» eskaini dio Mintegi lehendakarigaiari. Ez du zalantzarik gainera, lortu lortuko duela EH Bilduk garaipena: «Aukera historiko baten aurrean gaude, historian lehen aldizherri honen errealitate politiko eta soziala islatzen duen lehen indarra izan gaitezkeelako».
Elkarrizketaren eta akordioaren beharraz aritu da Mintegi, jarraian: «Burujabetzan sakondu nahi badugu, indarrak batzea ezinbestekoa dugu». Hala, EH Bilduren lehendakarigaiak esan du «akordio zabalak eta sendoak» behar direla«euskal estatu librea» lortzeko. EAJko lehendakarigai Iñigo Urkulluri ere zuzendu zaio Mintegi: «EH Bildu itun politiko bat egiteko prest dago,baldin eta herri honen aitortza eta erabakitzeko ahalmenean oinarritzen bada eta euskal estatu libre baten aldeko hautua egiteko bada».
Quebec, Eskoziaeta Kataluniako ereduei begira jarri da, eta Eskoziako SNP alderdiarekin oinarrizko ideia batean bat egiten duela esan du: «Independentzia ekonomikoa lortzeko oinarrizko osagaiak dira herrialde txikia, bizia eta moldagarria izatea, bai eta komunitate bateko partaidetza sentimendua, auzolana eta identitate sentimenduak izatea ere».
Baikorra da Mintegi independentzia lortzeko aukeraren inguruan, gainera: «Gero eta gertuago ikusten dut aspaldi amesten genuen estatu independentea Europan, eta ziur naiz urtebete barru gobernu abertzalea izango dugula». Hala ere, herritarren parte-hartzea ezinbestekoadela argi du, eta erreferendumaaldarrikatu du: «Herritarrei galdetu egin behar zaie, eta erreferendumak loteslea izan behar du. Adinez helduak gara eta ez dugu inoren tutoretzarik behar gure erabakiak hartzeko».
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpainaurrea
EH Bildu prest dago EAJrekin ituna egiteko, estatuaren bila
«Euskal estatu librea lortzeko itun zabalak» beharrezkoak izango direla ohartarazi du Laura Mintegi EH Bilduko zerrendaburuakGaraikoetxeak esan du ez dela «ameskeria» Euskal Herria estatu propio bilakatzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu