EH Bildu koalizioak gaur goizean Gipuzkoako herritarrak zoriondu ditu, errausketa plantaren "mehatxua" desagertu delako. "Mehatxu hau hamar urte baino gehiago egon da gure lurraldean, baina dagoeneko esan daiteke argi eta garbi Zubietako errauste planta historia dela". EH Bilduri boza eman zioten edo errauste plantaren proiektua gelditzearen alde lan egin zuten herritarren "garaipena" ere badela esan du koalizoak. "Kanpainan esandakoa bete dugu: Zubietako errauste planta gelditu dugu". EH Bilduk birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatu nahi ditu. "Zero zabor printzipioa helburu, bilketa selektiboaren alde egiten dugu apustu, eta gaur egun erabiltzen diren sistemen jarraipena egingo dugu, emaitza onenak ematen dituen eredua aukeratzeko". Koalizioak adierazi du prest dagoela hondakinen estrategia integrala diseinatu eta garatzeko elkarlanean aritzeko. "Izan ere, errauste plantarik gabeko jokaleku berri honetan, denon ekarpena eta denon ahalegina ezinbestekoak dira soluziobideak topatzeko".
EH Bildu: "Prest gaude elkarlanean aritzeko"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu