Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpainaurrea
EH Bilduk 35 orduko lan astea jarri nahi du, «lana banatzeko»
Laura Mintegiren arabera, «herri honek kaudimen egokia du beharrizanak betetzeko, pentsioak barne»
Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiak garrantzia eman dio enplegua sortzeko koalizioak jarriko duen «indarrari», euren xedea «justizia soziala» egitea delako. «Enplegurik gabe ez da justizia sozialik egongo», adierazi du. Hala, besteak beste, EH Bilduk 35 orduko lan astea jartzea proposatu du, «dagoen lana banatzeko». EH Bilduk ekonomia eta ogasun alorrean dituen proposamenak aurkeztu zituen Donostian atzo, Miramar jauregian, arlo horretako arduradun Xabier Olanoren bidez. Mintegik azaldu duenez, «herri honek kaudimen egokia du beharrizanak betetzeko, pentsioak barne».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu