EUSKAL PRESOAK

EH Bilduk bat egin du gaixo dauden presoen aldeko manifestazioarekin

Larunbatean egingo dute, Donostian,  'Preso gaixoak kalera' lelopean. Bulebarretik aterako da martxa, 17:00etan. 

Maite Ubiria eta Oscar Matute EH Bilduko bozeramaileak. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2014ko abuztuaren 7a
11:47
Entzun

"Salbuespenezko" espetxe politika salatu eta kartzeletan gaixo daudenak "berehala" aske uzteko eskatuko dute larunbatean Donostiako kaleetan. Hainbat plataformak egindako deialdiarekin bat egin du EH Bildu koalizioak, uste baitu gaixotasun larriak edo sendaezinak dituzten presoei ezartzen zaien espetxe politika "ankerkeria eta mendekuaren adierazle nagusia" dela. Espetxe politika "bake eta konponbidearen aurka erabiltzea" gaitzetsi du. 

Deitzaileek egin bezala, EH Bilduk ere gogoan izan ditu Ibon Fernandez Iradi, Gari Arruarte eta Aitzol Gogorza presoen kasuak. "Aste honetan berriro ere Ibon Iparragirre preso ondarrutarra isolamendura zigortu dute, eta Aitzol Gogorzari askatasuna ukatu diote", gaineratu dute Maite Ubiriak eta Oskar Matutek, Donostian egindako agerraldian.

Koalizioak nabarmendu du "ankerkeria eta mendekua" ez dela presoei mugatzen, senide eta lagunek pairatzen baitute. Adibide gisa jarri dute Igor Gonzalez Solaren amari anbulantzia ukatu izana.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.