BIKTIMAK

EH Bilduk biktimen inguruko "edozein ekimen eraikitzailetan" hartuko du parte, Arraizen arabera

Iñigo Urkulluk bilera bat egingo du irailaren 4an 128 alkaterekin, beren herrietan izandako biktimen inguruko txosten bat emateko.

Maixabel Lasa, Juan Mari Jauregiren alarguna, eta Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, ETAk hildako Gobernadore Zibil ohi eta PSE-EEko batzarkideari Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako omenaldian, joan den urtean. JON URBE, ARGAZKI PRESS
2015eko abuztuaren 26a
07:17
Entzun

Bilbon eginiko agerraldi batean, Sortuko presidente eta EH Bilduko legebiltzarkide Hasier Arraizek adierazi du koalizioak parte hartuko duela biktimen aitortza eta erreparaziorako "edozein dinamika eraikitzaile eta barneratzailetan", eta horretarako "behar denerako" prest azaldu da.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak 128 alkaterekin egingo duen topaketan EH Bildukoek parte hartzeko "erabaki politikoa" hartu du koalizioak, Arraizen hitzetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.