EH Bilduk Bizkaiko Diputazioaren azalpenak eskatu ditu Iruarrizagari buruz

2015eko martxoaren 16a
16:04
Entzun

Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun diputatuari buruz hainbat albiste atera ditu Gara egunkariak azken egunotan, eta, horren harira, azalpenak eskatu dizkio EH Bilduk Bizkaiko Diputazioari. Izan ere, artikulu horietan Iruarrizagak hainbat enpresa pribaturekin dituen harremanak azaltzen dira.

Gaur argitara eman duen informazioaren arabera, Igurco Gesion SL enpresan ahaldun kargua du oraindik Ogasun diputatuak. Enpresa horrek hainbat lan egin ditu Bizkaiko Diputazioarentzat. Joan den astean, Urazca eraikuntza enpresan ardura postuak izan zituela argitaratu zuten.

Informazio horiek konfirmatuz gero, EH Bilduren ustez diputatuak urratu egingo luke bateraezintasun legea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.