'can auzia'

EH Bilduk Enrique Maiaren dimisioa eskatu du

Iruñeko alkate izaten jarraitzea "onartezina" dela uste du koalizioak. Sanzek, Mirandak eta Maiak inputatuta deklaratuko dute epailearen aurrean. CANeko batzorde iraunkorraren bileretan parte hartu zuten lau goi kargudunetatik hiru deitu ditu deklaratzera Maria Paz Benitok. Barcinak ere parte hartu zuen, baina epaileak ezin dezake inputatu, foruduna delako. 

2013ko apirilaren 3a
17:22
Entzun

Sanzek, Mirandak eta Maiak inputatuta deklaratu beharko dutela jakin eta biharamunean, Iruñeko alkatearen dimisioa eskatu du EH Bilduk. Haien ustetan, Maiak ez du dimisioa ematea ez den "beste aukerarik". EH Bilduk adierazi du Maiak deklaratu aurretik eman beharko lukeela dimisioa, eta justiziaren aurrean "hiritar soil bezala" agertu. "Erabaki hori hartu behar du ardura politikoagatik eta hiritarrekiko errespetuagatik", gaineratu dute.

2010ean Yolanda Barcinak ustelkeriaren gainean esandakoa izan dute gogoan. Nafarroako lehendakariak orduan esan zuen ustelkeria kasu batean inputatutako edonork kargua utzi beharko lukeela. Koalizioaren arabera, Nafarroak "politika egiteko eredu gris eta zaharkitu horren aurrean alternatiba behar du". Horrela, "gardentasunean eta zintzotasunean" oinarrituko den eredu berri bat aldarrikatu du EH Bilduk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.