Euskal Herriaren geroa jokoan" dagoela uste dute EH Bilduko ordezkari Rebeka Uberak eta Pello Urizarrek, eta herriaren geroa bertako herritarrek erabaki behar dutela iritzi diote. Bide horretan aurrera egiteko, "urrats ausartak eta erabakiorrak" egiteko garaia heldu dela iritzita, EH Bildu eta Euskal Herria Bai koalizioek "proposamen sendoa" aurkeztuko dutela iragarri dute gaur Bilbon eginiko agerraldian. "Nazio izaera izango du, eta herritarren erabakitze eskubidean oinarrituko da".
Larunbat honetan egingo dute proposamenaren aurkezpena, Irungo Ficoban.