Hezkuntza erreforma

EH Bilduk eta PSEk argibideak eskatu dizkiote Uriarteri LOMCEri buruz

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren "presazko" agerraldia galdegin dute, hezkuntza erreformarekiko duen jarrera argi dezan.

LOMCE legea aplikatzearen gastua bere gain nork hartuko duen aztertzeko bildu ziren herenegun Wert eta autonomia erkidegoetako ordezkariak. Urtarrileko bilera batekoa da irudia. KIKO HUESCA, EFE
Oihan Vitoria.
2014ko uztailaren 2a
12:54
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriarteren "presazko" agerraldia eskatu dute EH Bilduk eta PSE-EEk, LOMCE legearekiko duen jarrera argitu dezan. Erreforma aplikatzeak sortuko duen gastua noren gain geratuko den aztertu berri dute, Madrilen, Espainiako Hezkuntza Ministerioak eta erkidegoetako ordezkariek. Han izan zen Uriarte, eta bileraren nondik norakoak azal ditzala galdegin diote. Uriartek berak salatu zuen ez dutela aparteko azalpenik.

Eusko Legebiltzarraren jarduna eten egiten da uztailean. Edonola ere, EH Bilduk eta PSEk Uriarteri exijitu diote agerraldia deitu dezala datorren asteazkenerako, LOMCEren inguruko argibideak jasotze aldera. PSEko ordezkari Isabel Zelaak jakin-mina agertu du Jaurlaritzak hartuko duen erabakia ezagutzeko eta dirua kudeatzeko akordioen berri izateko. Zelaak adierazi du gaiaren "garrantziagatik" eta hezkuntza erreformak gizartean sortu duen "ziurtasunik ezagatik" egin dutela "lehenbailehen agertzeko" eskaria.

Uriartek, Donostian egindako adierazpenetan, esan du ez dagoela "aurrerapenik" LOMCEri dagokionez. "Guri ez digu lege horrek balio, eta gurearekin jarraitzen dugu". Adierazi duenez, Jaurlaritzak ez du bere jarrera aldatzen hezkuntza erreformarako proiektua "erabat zentralizatzailea eta zentralista" delako. Haren iritziz, legeak "eskumenak inbaditu" egiten ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.