POLITIKA

EH Bilduk 'Euskal gazteria, Libre eta Legala' lelopean bihar egingo den manifestazioa babestu du

12:30ean Donostiako Bulebarretik irtengo da manifestazioa. Segiko kide izatea egotzita, Oreretako bost gazte eta Donostiako bat espetxeratuak izateko arriskuan daudela salatuko dute bertan. 

2013ko urtarrilaren 18a
18:25
Entzun

Donostian Euskal gazteria, Libre eta Legala lelopean bihar egingo den manifestazioa babestu du EH Bilduk. Segiko kide izatea egotzita, espetxeratuak izateko arriskuan dauden Oreretako bost gazteri —Xabier Lujanbio, Arkaitz Antza, Maitane Linazasoro, Aitor Franco eta Jon Aitor Alberdiri— seina urteko kartzela zigorra ezarri zien Auzitegi Gorenak eta Ekaitz de Ibero Donostiarrari lau urte eta hiru hilabetekoa. Eleak mugimenduak kartzelaratze horien aurka antolatu du biharko manifestazioa.

EH Bilduk "errepresio politiko eta judizialaren" behin betiko amaiera eskatu du, eta "eskubide zibil eta politikoen errespetua" eskatu du.

Lokarrik ere biharko manifestazioari babesa azaldu dio. Lokarrik uste du horrelako epaiak ez direla onargarriak "eskubide guztiak eta oinarrizko askatasun demokratiko guztiak" errespetatzen diren elkarbizitzako egoeran. Horregatik, biharko manifestazioan parte hartuko duela adierazi du. Bakearen prozesuan eta elkarbizitzaren eraikuntzan beharrezko pausoak emateko momentua dela adierazi du eta Espainiako Estatuak proiektu politiko guztien adierazpen askatasuna bermatu behar duela pentsatzen du.

Horregatik, EH Bilduk zein Lokarrik gizarteari eskatu diote bihar manifestazioan parte hartzeko. Bihar 12:30ean Donostiako Bulebarretik aterako da.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.