EH Bilduk lortutakoa Katalunian errepikatzen ahaleginduko da ERC

2012ko urriaren 22a
14:28
Entzun

ERC Kataluniako alderdiko presidente Oriol Junquerasek gaur esan duenez, azaroaren 25ean Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan EH Bilduk atzo lortu zuena errepikatzen ahaleginduko dira: bigarren indar politikoa izatea. Koalizioak emaitza onak izan dituela esan du, eta agintaldi berrian aurrerako jauzia egingo duela iragarri du. "Jauzi hori guk ere egin dezakegu emaitza horiek lortzen baditugu", adierazi du. Junquerasek, gainera, azpimarratu du Arnaldo Otegik ezin izan duela bozetara aurkeztu, eta "politika egin nahi izateagatik" espetxean dagoela nabarmendu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.