irregulartasunak

EH Bilduk osatzen duen koalizioak salatu du bere boto paperak "desagertu" egin direla

Hauteskunde Batzorde Zentralean salaketa jarri du, eta horrelakoak salatu eta botoa emateko eskatu du.

2014ko maiatzaren 25a
00:21
Entzun

Goizean goizetik izan da sare sozialetan irregulartasunen salaketa. Eguna, oro har, normal antzean joan da gaur bozkalekuetan, baina Espainiako hainbat herritan Herriek Erabaki-Los Pueblos Deciden koalizioaren boto paperak ez zeudela salatu dute.

Koalizioak salaketa aurkeztu du Hauteskunde Batzorde Zentralean, eta euren boto paperak bozkaleku guztietan daudela bermatzeko eskatu du. Gainera, ustezko irregulartasun horri aurre egiteko, botoa ematera deitu du.

Irregulartasunak sumatuz gero horiek salatzeko ere eskatu du EH Bilduk, eta 20:00etan boto zenbaketara joateko, botoak ondo zenba daitezen. Euren boto paperen auziaz gain, salatu dute zenbait herritan botoa sartzen gutun azalean PPren aldeko botoak sartu dituztela; kasu horretan, gutun azal horietako batean bi boto desberdin badaude, ez dute balio, baina biak alderdi berekoak izanez gero, kasu horretan PPkoak, bai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.