Gipuzkoako Ogasunak errenta aitorpenaren bidez jaso duen kopurua nabarmendu dute Xabier Olano eta Rebeka Ubera EH Bilduko ordezkariek. Haien ustez, aberastasunaren zergak kontutan hartzeko emaitzak eman baititu. EH Bildu agintean zela ezarri zen zerga.
Kritikatu dutenez, aberastasunaren zerga kentzeko aitzakia gisa ari dira erabiltzen harmonizazioaren ideia bai EAJ bai PSE. Beren ustez, hori kenduta atzera egingo lizateke fiskalitatean, eta ondorioz, langileek gehiago ordaindu beharko liokete Ogasunari.