nafarroako gobernua

EH Bilduk uste du presidenteordetzetako bat eurei dagokiela

Adolfo Araizek adierazi du "logikoa" dela, beren ordezkaritza kontuan hartuta, Nafarroako Gobernuaren bi presidenteordetzetako bat eurek izendatzea.  

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Ezkerrako kideak, gobernua osatzeko bilera batean. JESUS DIGES, EFE
2015eko uztailaren 10a
10:08
Entzun

Sanferminetako egun batzuen etenaldiaren ostean, berriro ekin diete Nafarroako Gobernua osatzeko bilerei Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak. Hilaren 20an izango da Uxue Barkos presidente izendatzeko inbestidura saioa, eta, horren aurretik, gobernuaren organigramari izen-abizenak jarri behar dizkiote. 

Adolfo Araiz EH Bilduko parlamentariak gaur Euskadi Irratian adierazi du "logikoa" litzatekeela gobernuak izango dituen bi presidenteordetzetako bat eurek izendatzea. Beren ordezkaritza parlamentarioa esanguratsua delako iritzi dio hori.

Gobernu akordioa "oso sakona" dela esan du, eta datozen lau urteetarako ez ezik, luzerako aldaketa ekarriko duten "oinarriak" finkatu dituztelakoan dago. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.