EH Bilduk uztailean jakinaraziko ditu hautagaiak eta edukiak

Rufi Etxeberriak esan du koalizioaren xedea hauteskundeak irabaztea dela, «lidergo berri bat behar delako»

Erredakzioa
2012ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Euskal Herria Bilduk uztailean jakinaraziko du zein izango den bere hautagaia eta Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara eramango dituen edukiak.Rufi Etxeberria ezker abertzaleko kideak Euskadi Irratian adierazi duenez, «kasik erabakita» daukate EH Bilduren lehendakarigaia nor izango den. «Laster jakingo da, ez dira aste asko pasatuko», esan du.

Bozetarako helburua lehen indarra izatea dela azpimarratu du Etxeberriak. «EH Bilduren xedea hauteskunde hauek irabaztea da, herri honek lidergo berria behar duelako». Azaldu duenez, koalizioak bultzatu nahi duen «politika egiteko molde berria» praktikara eramatea izango da beste alderdiekin elkarlanean aritzeko ezinbesteko baldintza. Hala, hauteskundeen ondotik EH Bildu prest dago EAJrekin elkarlanean aritzeko.Horretarako, baina, jeltzaleek «beste paradigma bat» erabili beharko luketela dio Etxeberriak, «azken 35 urteetan egin duten politikak egun ez duelako balio».

Legez kanpo uztea

Bestalde, Espainiako Barne Ministerioak Bildu legez kanpo uzteko egin duen mehatxuak «independentziari dioten beldurraren adierazle» dela uste du ezker abertzaleko ordezkariak. «Inkisizio politika ezagutzen ari gara. Legeztapenak ekarri beharko luke ezinbestekoa den normalizazio politikoa, baina ez dirudi PP eta estatuaren zenbait estamentu estrategia horretan sartuta daudenik», azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.