Prozesu parte hartzailea abiatuko du EH Bildu koalizioak udazkenean egitekoak diren legebiltzarrerako bozetako zerrendak aukeratzeko. Hala erabaki du beste behin zuzendaritzak.
Helburu horrekin, datozen asteetan biltzarrak egingo dituzte herriz herri koalizioko kideek zerrendak bozka ditzaten. Berdin egin zuten aurreko huateskundeetarako zerrendekin ere.
Araba eta Bizkaiko koalizioko kideak izango dira lehenak zerrendaburuak aukeratzen. Aurretik, ordea, EH Bilduren zuzendaritza izango da zerrendaburuak proposatuko dituena, eta horiek herri batzarretan berretsi beharko dituzte. Aldiz, oinarriek aukeratuko dituzte gaingontzeko zerrendako kideak.