POLITIKA

EH Bilduko legebiltzarkideen babesa jaso du Arraizek

Taldea osatzen duten parlamentariekin batera iritsi da Eusko Legebiltzarrera, bere "azken aurreko saiora".

jarraia122992.jpg
Berria
2016ko maiatzaren 19a
08:36
Entzun

EH Bilduko parlamentariekin batera iritsi da Hasier Arraiz Eusko Legebiltzarrera, atean komunikabide grafikoak zain zituela.

EAEko Auzitegiak Nagusiak herenegun kaleratutako epaian bi urteko espetxe zigorra ezarri dio Sortuko presidenteari —ez dute kartzelatuko—, eta denbora bereko inhabilitazio berezia ezarri dio kargu publikorako. Legebiltzarreko Mahaiak erabaki hori bete beharko du auzitegiko agindua jasotzean.

Segurako auziarekin loturik zigortu dute Arraiz. Sumario berean zigortutako beste 35 kideak bezala, fiskaltzarekin akordioa eginda saihestu du espetxea Sortuko buruzagiak. Bere gain hartu ditu fiskaltzaren akusazioak —ETAren aginduetara lan politikoa egitea—, eta indarkeriaren kontrako konpromisoa berretsi du.

Eva Blanco EH Bilduko legebiltzarkideak azaldu duenez, “lan politikoa egiteagatik” zigortu dute Arraiz, “beste behin”. Dena den, koalizio subiranistako kidea “ziur” azaldu da kargu publiikorako inhabiltatuta ere Arraizek jarraituko duela bere “ekarpenak” egiten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.