Euskal Herria

EH Bilduren arabera, Arabako Foru Aldundiak beste 3,2 milioi euro galdu ditu 'swap' akordioetan

Koalizioak azaldu duenez, Arabako Lanak elkartearenak dira finantza produktuak, bost lan publiko egiteko.

urtzi urkizu
2014ko apirilaren 29a
09:28
Entzun

Amurrioko saihesbidea, Etxabarri Ibiñako lotura, N-102 errepidetik N-1era errepiderako sartzea, Zadorrako ur lasterraren ustiapena, ureztatze lanak (Lautadan) eta Noryeste putzua. Bost lan horiek egiteko Arabako Diputazioak swap akordioak sinatu zituela salatu du EH Bilduk. Arrisku handiko finantza produktuak dira swap akordioak, eta, EH Bilduren ustez, 3,2 milioi euro galdu ditu aldundiak horietan.

Noryeste putzuaren lanen kontratua da indarrean dagoen bakarra, eta epea ekainaren 1ean amaituko da. Arabako Lanak enpresa publikoak 712.000 euro galdu ditu kontratu horretan, EH Bilduren arabera.

Arabako Biltzar Nagusietako EH Bilduren bozeramaile Gorka Ortiz de Guineak kontratuen diru xahuketa salatu du: "Arabako Foru Aldundiak eta bere bi enpresa publikoek orain arte 12 milioi euroren galerak izan dituzte. Baina gehiago izan daitezke, PPk kudeaketari buruzko informazio argia eta gardena eman ez duelako". EH Bilduren iritziz, ogasunean galera "oso larriak" sortu ditu egoera horrek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.