ELKARBIZITZA

EH Bilduren ustez, PPren proposamena "abiapuntua" izan daiteke adostasun zabalak lortzeko

Koalizioak prestutasuna agertu du elkarrizketa prozesu bati ekiteko, baita PPrekin ere.

edurne begiristain
2015eko urriaren 6a
17:48
Entzun

EH Bilduk premiazko agerraldia egin du gaur arratsaldean Eusko Legebiltzarrean, PPk aurkeztutako Askatasunaren eta Elkarbizitzaren lantaldea eratzeko proposamena baloratzeko. Koalizioak begi onez jaso du ekinbidea. Julen Arzuaga legebiltzarkideak esan du "aintzat hartzekoa" dela eta "abiapuntu egokia" izan daitekeela adostasun zabalak lortzeko. Arzuagak azaldu duenez, koalizioak lan egingo du akordioa lortzea ahalbidetuko duten baldintzak sortzeko, eta ezinbestekotzat jo du "elkarguneak" lehenestea, desadostasunak bazter batean utzita. Hala, elkarrizketa prozesu bati ekiteko prest agertu da, baita PPrekin ere.

PPren proposamena hobetzeko prest agertu dago EH Bildu, eta elkarrizketaren bidetik "guztiona" den ekinbidea bilakatzen saiatuko da koalizioa. Nolanahi ere, Arzuagak positibotzat jo du PPk lantaldea eratzeko aurkeztutako mozioan gaitzespen hitza ez agertzea. "Ikuspegi posibilista eta errealista batetik landutako aldaketak dira", nabarmendu du.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.